147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, 2021eko udan euskarazko kanpamentuak egiteko laguntza ekonomikoak emateko. Laburpena

DDBN (Identif.): 569859.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/569859).

–Xedea:

Deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da neurri batean finantzatzea euskara hutsez egiten diren kanpamentuetan (barnetegian) parte hartzeak sortzen dituen gastuak. Laguntza honen helburua da hizkuntzan murgiltzeko jarduerak sustatzea, euskararen erabilera garatzearren eta finkatzearren akademikoak ez diren esparruetan.

–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua:

Eskaerak irailean aurkeztuko dira Udalaren erregistroan, eskabide sinatu baten bitartez; horrek bat etorri beharko du deialdiarekin batera argitaratzen den eredu normalizatuarekin. Eskabidearekin batera ondoko agiriak eta argibideak aurkeztuko dira:

  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Eskolatze ziurtagiria.
  • Kanpamentua antolatzen duen entitatearen ziurtagiria.
  • Matrikularen ordainagiria.
  • Dirulaguntza jasotzeko banku-kontu zenbakia justifikatzen duen dokumentazioa.
  • Bizikidetza Unitate osoaren azken urte fiskaleko Errenta Aitorpena.

Berriobeitin, 2021eko ekainaren 14an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2109635