147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda osatzeko, gizarte-hezitzaileen lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko

Alkatetzaren ekainaren 9ko 1149/2021 Ebazpenaren bidez, honako hau onetsi zen hautaproben bidez (oposizio sistema) gizarte-hezitzaileen lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdiari buruz:

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea epaimahaiburuaren eta ordezko epaimahaiburuaren izendapena gizarte-hezitzaileen lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdiaren kalifikazio epaimahairako, bai eta Langileen Batzordea ordezkatzeko epaimahaikidearen eta ordezko epaimahaikidearen izendapena ere:

Epaimahaiburua: Anichu Agüera Angulo, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Ordezko epaimahaiburua: Erika Navarro Ruiz, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Rosa Domínguez Berges, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposaturiko ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Ana José Martínez Navarro, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposaturiko ordezkaria.

2.–Izendapen horiek argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Udalaren webgunean.

Tuteran, 2021eko ekainaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2109599