147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

137/2021 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez destinoak esleitzen baitira irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko, eta amaiera ematen baitzaio irakasle batzuen lanpostu erreserbari, hain zuzen, irakasleentzako laguntza zentro berean deialdi bidez lanpostuaz ondoz ondoko bigarren aldi batez jabetzen diren irakasleenari.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 11ko 6/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen merezimendu lehiaketarako deialdi bat, irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko helburua zuena. Ebazpen hori 2021eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 29koan.

Haren zortzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun horiek, hasteko, bi ikasturte oso iraunen dutela, 2021eko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasleentzako laguntza zentroetan aholkulari edo zuzendari lanpostu batean zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Aholkulari lanpostuan ari direnen kasuan, memoria hori zentroko zuzendariak eta gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Zuzendaritzako lanpostuan ari direnen kasuan, memoria gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko du. Memoriaren balorazioa gai edo ez gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Halaber, ezartzen du aurreko apartatuan aipatzen den bost urteko aldia bukatu eta gero, baldin eta irakasleentzako laguntza zentro berean lanpostu baten jabetza ondoz ondoko bigarren aldi baterako hartzen bada deialdi bidez, bukatu eginen dela izangaiak behin betiko betetzen zuen irakasle lanpostuaren erreserba.

Horrenbestez, aipatu deialdian ezarritako prozedura bukaturik, eta kontuan izanik epaimahaiak egin duen behin betiko izendapen proposamena, bidezkoa da deialdian hautaturiko izangaiei destinoak esleitzea, zerbitzu eginkizunetan betetzeko, eta amaiera ematea izangai hautatuen lanpostu erreserbari, baldin eta irakasleentzako laguntza zentro berean deialdi bidez ondoz ondoko bigarren aldi batez jabetzen badira lanpostuaz.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 11n emandako 128/2021 Ebazpenaren bidez, estatu-eremuko lekualdatze lehiaketetarako deialdiaren behin betiko destino-esleipena onetsi zen, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta tailerreko maisuen kidegoa. Horrez gain, parte-hartzaileen eta lekualdatze lehiaketetako puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Aipatu ebazpenaren I. eranskinean Amaia Sanz Ramírez andrea ageri da, zeina baita epaimahaiak zerbitzu eginkizunak esleitzeko proposatu duen irakasle bat, 32489 lanpostua betetzeko zehazki, lanpostu hori izanik Iruñeko ILZko aholkulari lanpostu bat, eta zeinari destino bat esleitzen baitzaio beste autonomia-erkidego batean, 2021eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hala bada, ez da bidezkoa zerbitzu eginkizunak esleitzea Amaia Sanz Ramírez andreari, 2021eko irailaren 1az geroztik beste hezkuntza-administrazio baten mendeko funtzionarioa izanen delako.

Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari izateko lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea deialdi honen eranskinean ageri diren irakasleei.

Zerbitzu eginkizun horiek 2021eko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

2. Amaiera ematea II. eranskinean ageri diren irakasleen lanpostu erreserbari, 2021eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, deialdi bidez irakasleentzako laguntza zentro berean ondoz ondoko bigarren aldi batez jabetu direlako lanpostu batez; hala, 2021eko abuztuaren 31 izanen da lanpostu erreserba indarrean duten azken eguna.

Behin betiko destinoa galduko da, baldin eta interesduna jabetu egiten bada ebazpen honen I. eranskinean esleituriko destinoaz.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau eta haren eranskina honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 21ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Zerbitzu eginkizunetan esleitutako destinoak

NANa

LANPOSTU ZK.

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

HIZKUNTZA

DESTINOA

EGUN HONETATIK

EGUN

HONETARA

72696118H

30669

PASCUAL LAPUERTA, DIEGO

ILZren AHOLKULARITZA

GAZTELANIA

IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA-IRUÑA

2021/09/01

2023/08/31

33422471K

34701

AGUILERA VILLALOBOS, ELENA

ILZren AHOLKULARITZA

EUSKARA

IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA-IRUÑA

2021/09/01

2023/08/31

15967922B

31950

LIZEAGA RIKA, JOSEBA SABINO

ILZren AHOLKULARITZA

EUSKARA

IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA-IRUÑA

2021/09/01

2023/08/31

18203675A

31766

AGRAMONTE OCHOA, BEATRIZ

ILZren ZUZENDARITZA

GAZTELANIA

IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA-TAFALLA

2021/09/01

2023/08/31

43404296F

32304

CORDÓN MARTÍNEZ, LAURA

ILZren AHOLKULARITZA

GAZTELANIA

IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA-TUTERA

2021/09/01

2023/08/31

II. ERANSKINA

Behin betiko lanpostuaren erreserba galtzen duten irakasleak

NANa

DEITURAK ETA IZENA

KIDEGOA

DESTINOA GALTZEA

LANPOSTU ZK.

HERRIA ETA IKASTETXEA

ESPEZIALITATEA/HIZKUNTZA

ONDORIOETARAKO DATA

18203675A

AGRAMONTE OCHOA, BEATRIZ

590

31249

IRUÑA-ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

2021/09/01

Iragarkiaren kodea: F2108475