147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

42/2021 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, honako proiektu honek ukitutako ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena: “Tafalla-Tutera 1” 66 kV-eko aireko linea (zirkuitu bakuna) berritzeko proiektua 274. euskarriaren eta Azkoien TBAren artean, Azkoien eta San Adrianen (Nafarroa). SAT- 10733-2.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 20ko 91/2021 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta haren onura publikoa deklaratu zen: “Tafalla-Tutera 1” 66 kV-eko aireko linea (zirkuitu bakuna) berritzeko proiektua 274. euskarriaren eta Azkoien TBAren artean, Azkoien eta San Adrianen (Nafarroa).

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Azkoiengo eta San Adriango alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Azkoiengo eta San Adriango udaletxeetan, 2021eko uztailaren 27an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Azkoiengo eta San Adriango udaletako iragarki taulan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 3an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2109212