147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, zeinaren bidez zuzentzen baita akats bat, espediente honi dagozkion O.1a, O.1b, O.2, O.3a eta O.3b antolamendu planoetan atzeman dena: “Jarduera ekonomikoetarako eskualdeko eremu bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala” izenekoaren egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea, Nafarroako Gobernuaren 2020ko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez onetsia. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoak sustatu zuen aldaketa, eta haren helburua da UPS horretako sektoreak berriz mugatzea eta S1 sektorea berrantolatzea Tuteran.

Nafarroako Gobernuaren 2020ko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez, honako espediente hau onetsi zen: “Jarduera ekonomikoetarako eskualdeko eremu bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala” izenekoaren egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoak sustatu zuen aldaketa, eta haren helburua da UPS horretako sektoreak berriz mugatzea eta S1 sektorea berrantolatzea Tuteran.

Erabaki hori, onetsitako araudiarekin batera, 2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ekoan.

2021eko otsailaren 2an, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk aipatutako egiturazko aldaketan atzemandako akats materialen zuzenketa onesteko eskatu zuen. Atzemandako akatsa honako hau da: indarra duen testu bateginean 11.2.6 eta 11.2.7 lurzatien azalerak (araudian jasoak) ez datoz bat O.1a, O.1b, O.2, O.3a eta O.3b planoetan halaxe deiturikoekin.

Akats hori ikusirik, eta kontuan harturik edonoiz zuzendu daitekeen akats material bat dela, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, ikusirik Lurralde Antolamenduaren Atalaren 2021eko apirilaren 23ko txostena, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Zuzentzea espediente honi dagozkion O.1a, O.1b, O.2, O.3a eta O.3b antolamendu planoetan atzemandako akatsa: “Jarduera ekonomikoetarako eskualdeko eremu bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala” izenekoaren egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea, Nafarroako Gobernuaren 2020ko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez onetsia. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoak sustatu zuen aldaketa, eta haren helburua da UPS horretako sektoreak berriz mugatzea eta S1 sektorea berrantolatzea Tuteran. Zuzenketa hau da: O.1a, O.1b, O.2, O.3a eta O.3b antolamendu planoetan, “11.2.6” dioen tokian, “11.2.7” jarri behar du, eta “11.2.7” dioen tokian, “11.2.6” jarri behar du.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Tuterako Udalari eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko ekainaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2109465