147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1686/2021 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 168/2021 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Esmeralda Landa Elizalde andreak jarri zuen, A027 zenbakidun izangai errekurtsogilearen izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreen hamalau lanpostuetan aritzeko deialdia dela eta.

Esmeralda Landa Elizalde andreak, A027 zenbakidun izangai errekurtsogilearen izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 44E/2020 eta martxoaren 3ko 60E/2021 ebazpenen aurka. Ebazpen horien bidez ezetsi ziren aipatutako izangaiak jarritako gora jotzeko errekurtsoak, aurkaratzen zituztenak, hurrenez hurren, honako deialdi honetako kalifikazio epaimahaiak hartutako erabakia, proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzak onesteko, eta kalifikazio epaimahaiak hartutako erabakiak, proba psikoteknikoaren behin betiko emaitzak eta merezimenduen balorazioa onesteko: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain-inspektore izateko hamalau lanpostu betetzeko deialdia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 168/2021 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Esmeralda Landa Elizalde andreak jarri zuen, A027 zenbakidun izangai errekurtsogilearen izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Esmeralda Landa Elizalde andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2109645