142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

503E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 24a, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Beikolarreko Plan Bereziari buruzko ingurumen adierazpen estrategikoa egiten duena. Sustatzailea Altsasuko Udala da.

Plan Bereziak Altsasuko Udalaren hasierako onespena du, 2020ko azaroaren 30eko bilkuran emana, eta jendaurrean jartzeko tramitea egin da, iragarki bat argitaratu ondoren 2020ko 298. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 24koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, aldaketa txikia da, eta beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua baino ez du behar.

Beikolarreko Plan Bereziak bete egiten du Justizia Auzitegi Nagusiaren martxoaren 15eko 127/2017 epaia; horren bidez Altsasuko Udalari eskatzen zitzaion idatz zezala plana bizitegi-erabilera batekin. Planaren proposamenean sailkapena mantentzen da: hiri-lurzoru finkatua, bizitegi-erabilera: familia bakarreko etxebizitza librea.

“Beikolar” izeneko parajea Altsasuko herrigunetik 400 metrora dago, Murgi mendiaren hegoaldeko magalean. 35.638,00 m²-ko azalera dauka. Hona mugakideak: iparraldean herri-hariztia, mendebaldean A-1 autobia, ipar-ekialdean herri-belardia, eta hegoaldean eta ekialdean lursail pribatuak.

Eremu honetako eragin eta baldintza nagusiak A-1 autobiaren, Murgiko hariztiaren eta Uzkulluko errekaren hurbiltasunaren eta Altsasuko herrigunetik bereizita egotearen ondoriozkoak dira. Hori dela eta, ingurumen dokumentu estrategikoan zenbait prebentzio neurri ezartzen dira eta erantzuna ematen zaio Biodibertsitatearen Zerbitzuak 2019ko azaroaren 28an egindako irismen-dokumentuari.

Eremuaren beraren antolamenduan mugikortasunaren inguruko neurriak ezartzen dira (oinezkoentzako bideak bestelako trafikorako bideetan) eta berdeguneak (DL-1 eta SGV-1) ezartzen dira ipar-mendebaldeko eta hego-mendebaldeko ertzetan, Murgi mendiaren eta Uzkulluko errekaren mugan. Ingurumen dokumentuaren ondorioa da ezen, kontuan edukita eremuaren topografia, Uzkulluko errekak ez duela arriskurik sortzen bizitegi-espaziorako eta, beraz, ez dela neurri zuzentzailerik behar.

Egoera akustikoa dela eta, Beikolar Nafarroako Zarataren Mapa Estrategikoen esparruan eta A1 zortasun-zonan dagoenez, proposatutako bizitegi-erabilerak ez du eraginen egun indarrean den zonifikazio akustikoa aldatu behar izatea. Nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitateko errepideen sarean zarataren kontra egiteko planaren III. fasean ezartzen da pantaila akustikoa paratzea kalitate akustikoaren arloko helburuak betetzeko.

2021eko maiatzaren 24an Biodibertsitatearen Zerbitzuak ingurumen ebaluazioaren prozeduraren berri eman du eta aldeko txostena egin du, honako baldintza hau jarrita: plan bereziko urbanizazio-arauetan sartzea ingurumen dokumentu estrategikoaren ondoriozko neurriak.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua

EBAZTEN DUT:

1. Altsasuko Udalak sustatutako Beikolarreko Plan Bereziaren ingurumen txosten estrategikoa egitea, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean.

2. Plan berezia garatuko bada, ezinbestekoa da ingurumen dokumentu estrategikoko ingurumen-neurriak aplikatzea eta planaren arautegiarekin lotzea 18. artikuluaren bidez (urbanizazioa):

–Bizitegi-eremuetako kalitate akustikoaren helburuak betetzea Nafarroako Foru Komunitateko errepideen sarean zarataren kontra egiteko planaren III. fasean ezartzen diren babes akustikorako neurrien bidez.

–Gaueko giroa babestea errepideetako eta oinezkoen bideetako argiak 199/2007 Foru Dekretura egokituz. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzko 10/2005 Foru Legea garatzen duen erregelamendua.

–Urbanizazio-proiektuan orain dauden intereseko zuhaitzak babestea, segurtasun-baldintzek aukera ematen badute.

–SGV-1 eta D1 berdeguneak kudeatzea eta garatzea, eta sute-arriskua saihesteko irizpideak ezartzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Altsasuko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2108535