137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1064/2021 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia.

2018ko azaroaren 26an hartutako erabaki baten bidez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2018ko abenduaren 18koa) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen 2018ko Lan Publikoaren Eskaintza onetsi zen, eta han, besteak beste, oinarrizko lanpostuko (O.L.) teknikari izateko lanpostu bat jaso zen, Antolamendurako, Kalitaterako eta Prozesuetarako Zerbitzuko Kudeaketa Hobetzeko Atalari atxikia, funtzionarioen araubidekoa (A maila).

1907/2020 Ebazpenaren bidez, 2020ko azaroaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antolamendurako, Kalitaterako eta Prozesuetarako Zerbitzuko Kudeaketa Hobetzeko Atalari atxikitako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu hutsak (A maila) lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2020ko abenduaren 10ean emandako 2123/2020 Ebazpenaren bidez, deialdia hutsik geratu zela aldarrikatu zen.

Aurreko guztia kontuan izanik, bidezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoan oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onestea, baita bere oinarriak ere.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia, bai eta haren oinarriak ere.

Bigarrena.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 26an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

O.L. TEKNIKARI IZATEKO LANPOSTU BAT OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoan oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea da (funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa). Oinarri hauen II. eranskinean ageri da zein diren lanpostuaren zenbakia, baldintzak eta lantokia.

1.2. Halaber, deialdi honen xedea hautaketa-prozeduran lanposturik lortzen ez dutenekin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea da, deialdi honen 12. oinarrian xedatutakoarekin bat.

1.3. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera -Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa-, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdien oinarriek berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko tratatuak aplikatzen diren eremuko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek har dezakete parte, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Lizentziako, goi mailako ingeniaritzako, arkitekturako edo graduko titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

d) Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) ingeleseko C1 mailako titulua edo ziurtagiria edukitzea edo hortik goragokoa, edo CRUEren ingeleseko Hizkuntza Mahaiak aintzat hartzen dituenetako bat, edo baliokidea den eta ofizialki onartua den beste edozein.

Honako esteka honetan ageri da zein diren titulu eta ziurtagiri horiek:

http://acreditacion.crue.org/SitePages/Mesas-linguisticas.aspx

e) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoak edukitzea.

f) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor-kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

g) Deialdi honetan parte hartzeko ezarritako tasa ordainduta izatea edo ordaintzetik salbuetsita dagoela frogatzea.

2.2. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaz jabetu arte.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. “Estatuko Aldizkari Ofizialean” ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaeraren aurkezpena.

3.2.1. Kasu guztietan, hautaketa-prozesuan parte hartzeko, helbide honetan dagoen eskabidea erabili beharko da:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa

3.2.2. Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute eskaera, helbide honetako “Hasi tramitea” botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean aurkeztea (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia erkidegoetako administrazioetako eta administrazio lokala osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Behar bezala betetako eskaerarekin batera, izangaiak dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokide baten fotokopia.

b) Deialdian eskatutako tituluaren kopia edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena, eta ingeleseko C1 maila egiaztatzen duen tituluaren kopia.

c) Parte hartzeko eskubidearen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo 4.2.b) oinarrian aipatzen den ordainketaren salbuespenaren egiaztagiriak.

d) % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hautaprobak egiteko denbora edo bitartekoak egokitzeko eskatu nahi badute, helbide honetan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez adierazi beharko dute:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa

Horretarako, eta tasaren ordainketatik salbuetsita gelditzeari buruzko 4.2.a) oinarrian ezarritakoari begira, izangaiek beren kondizioa egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiri baten bidez, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik. Era berean, zilegi izanen dute eskatutako egokitzapena justifikatzeko komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztea.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezko akatsak edonoiz konpontzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasa.

4.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.

Zenbateko hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 kontu korrontean sartuko da, eta frogagirian izangaiaren izena eta “NUP O.L. teknikari izateko oposizioa” identifikazioa agertuko dira.

4.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) % 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

b) Hautaproben deialdiaren iragarkia argitaratu baino lehenago gutxienez hilabete batez lan-eskatzaile moduan inskribaturik egon direnak, betiere izena emateko epean inolako lan-eskaintza egokiri uko egin ez badiote, eta sustapen, prestakuntza edo birmoldaketa profesionaleko ekintzetan parte hartzeari uko egin ez badiote salbu eta justifikaturiko arrazoiengatik. Halaber, beharrezkoa da lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea hilabetean.

Honela egiaztatuko da zirkunstantzia hori:

–Enplegu-eskatzaile gisa izena emateari dagokionez, behar den Enplegu Bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri horretan, eskatzailea zein egunetan inskribatu den adieraziko da, eta berariaz adieraziko da inskripzio-aldian ez duela enplegu-eskaintza egokirik baztertu, eta ez diola uko egin sustapen, prestakuntza edo birmoldaketa profesionaleko ekintzetan parte hartzeari, arrazoi justifikatuak zeudenean izan ezik.

–Hilero lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagorik jasotzen ez bada, interesdunak erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko du.

4.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4. Azterketa-eskubidearen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, azken horiek baztertzeko zergatiak azalduta, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. 3.4 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epean ez ordaintzea.

5.3. Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean. Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

5.4. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emanen du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

5.5. Onartuen behin betiko zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek baldintzaren bat ez duela betetzen, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak.

5.6. Egozten ahal zaizkien arrazoiengatik izangaiak baztertzen direnean, ez da tasa itzuliko.

5.7. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

6.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoak arautuko du epaimahai kalifikatzailea, eta, subsidiarioki, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kide Anitzeko Organoen Funtzionamendurako Erregelamendu Orokorra onesten duen 2018ko apirilaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 111. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

–Epaimahaiburua: errektorea edo hark eskuordetutako pertsona.

–Ordezko epaimahaiburua: errektoreak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: kudeatzailea edo hark eskuordetutako pertsona.

–Ordezko epaimahaikidea: kudeatzaileak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

–Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.

–Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzaileko kideen izenak.

6.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

6.4. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ezartzen duen arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahai kalifikatzaileko kideek uko egin beharko diote parte hartzeari, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek zilegi dute epaimahai kalifikatzaileko kideak errekusatzea aipatutako egoera horietakoren bat gertatzen denean.

Abstentzioa edota errekusazioa dela-eta epaimahaiaren osaeran gertatzen den edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.5. Hautaprobak aurrera egin ahala, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak, baita deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko behar diren neurriak hartu ere.

6.6. Epaimahai kalifikatzaileak aukera izanen du proba guztietarako edo batzuetarako aholkulari adituak edukitzeko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.

6.7. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

7.–Oposizioaren garapena.

7.1. Oposizio-fasea 2022ko otsailetik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioaren lehenbiziko proba.

Hurrengo probak hasi baino 48 ordu lehenago beranduenez argitaratuko du epaimahai kalifikatzaileak horien deialdia, eta proba egitera deituak dauden izangaien zerrenda eta oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraziko du.

Ariketa bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta epaimahai kalifikatzaileak adierazitako tokian eta egunean egon beharko dira izangaiak, jardunak hasteko ezarritako orduan. Deialdi horretara agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahai kalifikatzailearen iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat eraman beharko dute aldean. Nortasuna esandako moduan egiaztatzen ez dutenak oposiziotik kanpo geldituko dira.

7.2. Oposizioko probak oinarri honetan adierazten direnak izanen dira, eta I. eranskineko gai zerrendako gaietan oinarrituko dira.

Gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.

7.3. Desgaitasun aitortua izanik eskabidean hala eskatu duten izangaientzat, ariketak egiteko zehaztutako denboran eta baliabideetan izan litezkeen egokitzapenak ezarriko dira hautaprobak gauzatzeko.

7.4. Proba hauek izanen ditu oposizioak:

7.4.1. Lehenbiziko proba:

Teorikoa izanen da, eta bi ariketa izanen ditu. Lehenbiziko probaren puntuazioa 20 puntukoa izanen da gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, ariketak egiteko zenbat denbora izanen den; 3 ordu gehienez ere.

7.4.1.1. Lehenbiziko ariketa:

Gehienez ere test motako 40 galdera erantzun beharko dira, idatziz, oinarri hauetako I. eranskinean agertzen den gai zerrendako Parte Orokorreko eta Parte Espezifikoko gaiei buruzkoak. Galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izanen ditu, eta horietako bat bakarra izanen da baliozkoa.

Formula honen arabera zigortuko dira akatsak:

Nota = Ongi egindakoak –

Akatsak

k-1

Non:

k = aukera kopurua galdera bakoitzerako.

Ariketa honi dagokion puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez ere.

7.4.1.2. Bigarren ariketa:

10 galdera laburki garatu beharko dira idatziz.

Ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

Ariketa honi dagokion puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez ere.

7.4.2. Bigarren proba:

Kasu praktiko eta/edo kasu teoriko-praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira, idatziz, oinarri hauetako I. eranskinean agertzen den gai zerrendako Parte Orokorreko eta Parte Espezifikoko gaiei buruzkoak.

Proba hau ordenagailuz eginen da, Microsoft Officeko tresnekin, soluzioa txosten, taula, grafiko eta/edo aurkezpen grafikoen formarekin aurkezteko.

Gehienez ere 3 ordu iraunen du probak.

Proba plika sistemaren bidez eginen da.

Proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

7.4.3. Hirugarren proba:

Kasu praktiko eta/edo kasu teoriko-praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira, idatziz, eta deskribatu beharko da nolako garapena duen soluzio gisa emandako planteamenduak eta nola ebazten diren planteatutako galderak, oinarri hauetako I. eranskinean agertzen den gai zerrendako Parte Espezifikoko gaiei buruzkoak.

Gehienez ere 4 ordu iraunen du probak.

Epaimahaiak ariketak irakurriko ditu, eta, ondoren, dei eginen die izangaiei ariketa irakurri eta defenda dezaten epaimahaiaren aurrean, jendaurreko bilkuran. Ariketa osoa irakurri ondoren, epaimahaiak beharrezkotzat jotzen dituen galdera guztiak eginen ditu, gehienez ere hogeita hamar minutuan, honako hauek zehazteko: zenbateraino den egokia proposatutako soluzioa, izangaiak zenbateraino dakizkien oinarri hauetako I. eranskinean agertzen den gaitegiko Parte Espezifikoko gaiak, eta izangaia egokia ote den lanpostuaren eginkizunak betetzeko. Aurkezpena egiteko, ikus-entzunezko gailuren bat, arbela edo antzeko elementuren bat erabiltzen ahalko da.

Ariketa honetan, honako alderdi hauek baloratuko ditu epaimahaiak: proposatutako soluzioaren kalitate teknikoa, sistematika, izangaiak analisirako eta idatzizko eta ahozko adierazpenerako duen gaitasuna, eta gaitegiko gaiei buruz duen ezagutza.

Proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

7.4.4. Laugarren proba:

Idatzizko itzulpen-ariketa bat egin beharko da, gaztelaniatik ingelesera eta alderantziz. Itzulpena, funtsean, teknikoa izanen da, eta deialdiko lanpostuaren eginkizunekin lotua.

Epaimahaiak ezarriko du, ariketa hasi baino lehen, ariketa egiteko zenbat denbora izanen den; 2 ordu gehienez ere.

Proba plika sistemaren bidez eginen da.

Proba honi dagokion puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

7.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaiturik, izangaiek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu epaimahaiak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena alegatu dezaten.

7.6. Hautaketa-prozesuko edozein unetan, epaimahaiak izangairen batek deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ez dituela jakinez gero, interesdunari entzun ondoren, hura kanporatzeko proposamena egin beharko dio Unibertsitateko kudeatzaileari, eta, era berean, izangaiak probetan sartzeko eskabidean egindako zehaztasun falta edo gezurren berri eman beharko dio, behar diren ondorioak izan ditzan.

8.–Gainditu dutenen zerrenda.

8.1. Hautaprobak bukatutakoan, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratuko du oposizioan lortutako kalifikazioekin, txandaren eta lortutako puntuazioaren arabera banaturik. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari emanen zaio ezagutzera, lanpostu hutsak hautatzeko tramitea egin dezan.

8.2. Puntuazioetan berdinketarik egonez gero, laugarren proban puntuaziorik handiena lortzen dutenen alde eginen da. Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da, horretarako ekitaldi publiko batean.

9.–Izendatzeko proposamena eta dokumentuen aurkezpena.

9.1. Epaimahaiak prozesua gainditu eta puntuazio handiena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio kudeatzaileari. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da.

9.2. Izendatzeko proposamena argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztuko ditu:

a) 2.1.1.c) eta 2.1.1.d) oinarrietan eskatzen den tituluaren jatorrizko dokumentua edo haren kopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena.

b) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txosten medikoa.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena.

d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duelako, Konstituzioari eta legeei men eginen dielako eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituelako zina edo promesa. Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenen kasuan, beren estatuetan diziplina-zehapen edo zigor-kondena baten bidez funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

9.3. Proposatutako izangairen batek desgaitasunen bat alegatzen badu, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz erabakiko dute desgaitasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria ote den, eta espedientean adieraziko da.

9.4. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, epe horretan agiri horiek aurkezten ez baditu, edo deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen duela egiaztatzen ez badu, edo, dokumentazioa aztertu eta gero, ondorioztatzen bada ez duela betetzen eskatutako baldintzaren bat, pertsona hori ezin izanen da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuko dira, alde batera utzi gabe eskaeraren faltsutasunagatik eragindako erantzukizuna.

9.5. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, 8. oinarrian aipatzen den gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den eta baldintzak betetzen dituen izangaiak beteko du hutsunea, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin ere.

10.–Funtzionarioaren izendapena.

10.1. Aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostuan aritu dadin, eta lanpostu hutsa ebazpen bidez esleituko dio.

10.2. Izendatzeak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatutako pertsona, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio, araubide horretan ezarritako babesarekin.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan salbu, norbaitek lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, 9.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtzen bada eta, lanpostuko eginkizunak bete gabe, berak eskatuta, lanpostuaz jabetzen den egunetik bertatik eragina izanen duen borondatezko eszedentzian deklaratzen badute une horretan beste administrazio publikoren batean ari delako lanean, orduan ere lanpostu hutsa bete eginen da, 9.5 oinarrian xedatutakoaren arabera.

11.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

11.1. Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25ean Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio-araubidearen araberako kontratazioa arautzeko emandako erabakian ezarritakoarekin bat, kontrataziorako izangaien zerrenda hauek osatuko dira hautaketa-prozesuan parte hartu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin:

1) Proba gainditu duten baina lanposturik lortu ez dutenen zerrenda.

2) Lanposturik lortu gabe hautaketa-prozesuko probetako bat gainditu duten izangaien zerrenda.

11.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko araubidea Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25eko erabakian ezarri zuena izanen da, hau da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen erabakian ezarritakoa.

12.–Datu pertsonalen tratamendua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, “Giza Baliabideak” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

13.–Errekurtsoak.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Gai zerrenda

Parte Orokorra.

1. gaia.–Unibertsitatea zerbitzu publiko gisa. Unibertsitateei buruzko Lege Organikoa. Unibertsitateen autonomia eta bere mugak. Unibertsitate publikoen araubide ekonomiko eta finantzarioa.

2. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak. Edukia eta egitura. Estatutuen erreforma. Unibertsitateko kideen arartekoa.

3. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Irakasle eta ikertzaileak: Motak eta araubide juridikoa. Plantilla antolatzeko jarraibideak. Unibertsitateko irakasleen ebaluazioa. Lanpostuen zerrenda. Unibertsitateko irakaskidegoak: araubide juridikoa (sarbidea, administrazio-egoerak, arduraldia eta ordainsariak). Irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko prozesua.

4. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazioko eta zerbitzuetako langileak. Araubide juridikoa eta motak. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutua: langile funtzionarioen hautaketa; funtzionario-izaera eskuratzeko eta galtzeko prozesua; mailak eta graduak; funtzionarioen zerrendak eta plantilla organikoak; administrazio-egoerak; lanpostuak betetzeko prozesua; ordainsariak; ordezkaritza-organoak, negoziazio kolektiboa eta lan-baldintzak finkatzeko parte-hartzea.

5. gaia.–Ikertzaileen kontratazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Arau-esparrua eta kontratatzeko politikak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak kontratatzeko arautegia (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2017ko ekainaren 7koa).

6. gaia.–39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Interesdunak. Administrazio Publikoen jarduera. Administrazio-egintzak. Administrazio-prozedura erkidea. Administrazio-bideko egintzen berrikuspena.

7. gaia.–40/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa: sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio-organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Hitzarmenak. Administrazio publikoen arteko harreman elektronikoak.

8. gaia.–Unibertsitateko ikasketa ofizialen antolamendua. Xedapen orokorrak. Unibertsitateko ikasketa ofizialen egitura. Graduko, masterreko eta doktoretzako unibertsitateko ikasketa ofizialak. Kredituen europar sistema eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitateko titulazioetako kalifikazio-sistema. Tituluaren Europako Gehigarria.

9. gaia.–Irakaskuntza mota desberdinak, irakaslana eta ikasketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoak emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoei buruzko Foru Agindua. Bekak, dirulaguntzak eta salbuespenak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa berekiak.

10. gaia.–15/2018 Foru Legea, 2018ko ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa.

11. gaia.–Ikerketa Zientifikorako eta Teknikorako eta Berrikuntzarako Espainiako 2021-2024ko Plana: kudeaketa-printzipioak, antolamendua, finantzaketa, helburuak eta onuradunak. Espainiako Plana eta I+G+b: programak eta azpiprogramak.

12. gaia.–I+G+b-ko jarduerak finantzatzeko europar baliabideak: Europako esparru-programak eta Horizonte Europa programa, eskualdeko lankidetzako INTERREG programa.

13. gaia.–Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Foru Legea. Atariko titulua. Xedapen orokorrak: botere adjudikatzaileak, kontratistak, kontratu motak eta araubide juridikoa, kontratazio publikoa kudeatzeko printzipio eta arauak, publizitate-arauak eta esleipen-prozedurak, kontratuen exekuzioa. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

14. gaia.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legea. Legearen aurrekariak eta aplikazio-eremua. Dirulaguntza publikoak kudeatzeari buruzko printzipio orokorrak. Dirulaguntzak esleitzeko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzen segimendua eta kontrola. Dirulaguntzen itzulketa. Espainian dirulaguntza publikoak arautzen dituen legeari buruzko aipamena,

15. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuak eta haiek betearazteko oinarriak.

16. gaia.–Kalitatea LOUn eta NUPeko Estatutuetan.

17. gaia.–ANECA. Tituluen ebaluazioa. Ebaluazio instituzionala. Unibertsitateko titulu ofizialen egiaztapena eta akreditazioa.

18. gaia.–5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko.

19. gaia.–31/1995 Legea, 1995eko azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. III. kapitulua: eskubide eta betebeharrak. IV. eta V. kapituluak: prebentzio-zerbitzuak. Langileen kontsulta eta parte-hartzea.

20. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Parte Espezifikoa.

Unibertsitateen Arauak eta Antolamendua.

21. gaia.–1393/2007 Errege Dekretua, 2007ko urriaren 29koa, Unibertsitateko Ikasketa Ofizialen Antolamendua ezartzen duena.

22. gaia.–861/2010 Errege Dekretua, 2010eko uztailaren 2koa, zeinaren bidez aldatzen baita 1393/2007 Errege Dekretua, 2007ko urriaren 29koa, Unibertsitateko Ikasketa Ofizialen Antolamendua ezartzen duena.

23. gaia.–99/2011 Errege Dekretua, 2011ko urtarrilaren 28koa, Doktoretzako Ikasketa Ofizialak arautzen dituena.

24. gaia.–420/2015 Errege Dekretua, 2015eko maiatzaren 29koa, unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortu, aitortu, baimendu eta egiaztatzen dituena.

25. gaia.–951/2005 Errege Dekretua, 2005eko uztailaren 29koa, Estatuko Administrazio Orokorrean kalitatea hobetzeko esparru orokorra ezartzen duena.

26. gaia.–21/2005 Foru Legea, 2005eko abenduaren 29koa, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa.

27. gaia.–1746/2011 Ebazpena, 2011ko azaroaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikastegi eta Sailetako Esparru Arautegiari buruzkoa.

28. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Graduko Ikasketei buruzko Arauak.

29. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Masterreko Ikasketei buruzko Arauak.

30. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza arautzen duten Arauak.

31. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Kanpoko Praktikei buruzko Arautegia.

32. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Mugikortasunerako Araudia.

33. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Amaierako Lanen Arautegia.

34. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kredituen Balioa Aitortzeko eta Transferitzeko Araudia.

35. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Graduko Eta Unibertsitate Masterreko Ikasketetan Jarraitzeko Arauak.

36. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretzako Ikasketetan Jarraitzeko Arauak.

37. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren datu pertsonalak babesteko politika eta arauak. Datuen babeserako delegatua.

38. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren informazioaren segurtasunaren inguruko politika eta arauak. Informazioaren Segurtasunerako Batzordea.

39. gaia.–Garapen Jasangarriko Helburuen 2030 Agendarako Garapen Jasangarriko Estrategiaren erronkak. Espainiako unibertsitateen konpromisoa 2030 Agendarekin.

40. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Erantzukizuneko Plana.

41. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enplegagarritasun Plana.

Unibertsitateen Kalitatea.

42. gaia.–The European Association for Quality Assurance in Higher Education (ENQA). Goi Mailako Hezkuntzan Kalitatea Ziurtatzeko Europako Elkartea.

43. gaia.–Standards and Guidelines for Quality Assurance in the European Higher Education Area (ESG). Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Eremuan Kalitatea Ziurtatzeko Irizpide eta Jarraibideak.

44. gaia.–Unibertsitateen Kalitatea Ebaluatzeko Plan Nazionala.

45. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kalitatearen Barne Bermerako Sistema.

46. gaia.–ANECAren VERIFICA Programa.

47. gaia.–ANECAren MONITOR Programa.

48. gaia.–ANECAren ACREDITA Programa.

49. gaia.–ANECAren SIC Programa.

50. gaia.–ANECAren DOCENTIA Programa.

51. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslana ebaluatzeko eredua.

52. gaia.–ANECAren AUDIT Programa.

53. gaia.–ANECAren Nazioarteko AUDIT Programa.

54. gaia.–ANECAren Akreditazio Instituzionaleko Programa.

Kalitatearen kudeaketa.

55. gaia.–Total Quality Management (TQM). Erabateko kalitatearen kudeaketa eta haren printzipioak.

56. gaia.–Common Assessment Framework (CAF). Ebaluazioko Esparru Komuna.

57. gaia.–Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioaren Bikaintasun Eredua (EFQM).

58. gaia.–Kudeaketa aurreratuko eredua (MGA).

59. gaia.–Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Politika Publikoak Ebaluatzeko Institutua (IEPP).

60. gaia.–Kalitatearen aitorpena. Kalitatearen Kudeaketarako Iberoamerikako Fundazioaren Kalitatearen Sari Iberoamerikarra (FUNDIBEQ). Kudeaketako Bikaintasuneko Klubaren Kudeaketako Jardunbide Onen Saria. Nafarroako Bikaintasun Saria.

61. gaia.–Zerbitzuen erabiltzaileen beharren analisia eta gogobetetasunaren ebaluazioa.

62. gaia.–Zerbitzuen kalitateari buruzko iritziaren ebaluazioa. Kalitaterik ezaren kostuak. Kalitate ustezkoa, produzitua eta emandakoa.

63. gaia.–Gogobetetasun inkestak. Inkesta motak, galdera motak. Aldagai kualitatiboak eta kuantitatiboak.

64. gaia.–Kontzeptu estatistikoak eta tresnak inkesten analisirako.

65. gaia.–Foku-taldeen teknikak.

66. gaia.–Gamifikazio tresnak.

67. gaia.–Zerbitzu karten prestaketa.

68. gaia.–Erabiltzaileen kexen eta iradokizunen kudeaketa.

69. gaia.–Zerbitzu publikoen kalitatearen eta jardunbide onen behatokiak.

70. gaia.–Jardunbide onenekin konparatuz ebaluatzeko teknikak. Benchmarkinga.

71. gaia.–Interes-taldeen parte hartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kalitatearen Barne Bermerako Sisteman.

Informazio-sistemak.

72. gaia.–Informazio sistemak erakundeetan.

73. gaia.–Etika, segurtasuna eta pribatutasuna informazio sistemetan.

74. gaia.–Business Intelligence delakoaren oinarriak: datu baseen eta Big Dataren ikuspegia.

75. gaia.–Enterprise Resource Planning (ERP). Kudeaketako Sistema Integratuak.

76. gaia.–Unibertsitateko Informazio Sistema Integratua (SIIU).

77. gaia.–Unibertsitateen rankingak.

78. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gardentasun Ataria.

79. gaia.–Adierazleak. Adierazle motak.

80. gaia.–Unibertsitateko titulazioen emaitzen adierazleak.

Estrategia.

81. gaia.–Planifikazio estrategikoaren prozesua eta kudeaketaren kontrola. Erakundearen lerrokatzea.

82. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Plan Estrategikoa.

83. gaia.–Arrakasta lortzeko faktore giltzarriak, aldaketa-eragileak eta balio-katea.

84. gaia.–Kaplan-en eta Norton-en mapa estrategikoak.

85. gaia.–Porterren 5 indarrak: erakunde baten lehiakortasun indarren analisia.

86. gaia.–AMIA diagnostikoa eta analisia.

87. gaia.–Aginte Koadro Integrala.

88. gaia.–Helburuen definizioa.

Antolamendua.

89. gaia.–Berrikuntza-estrategiak eta -motak.

90. gaia.–Berrikuntzaren kudeaketa. Berrikuntza-sistemak eta berrikuntzaren ingurunea.

91. gaia.–Errotikako berrikuntza eta prozesuen berringeniaritza.

92. gaia.–Berrikuntza ez-errotikakoa. Prozesuen etengabeko hobekuntza. Deming-en zikloa.

93. gaia.–Prozesuetan oinarritutako kudeaketa. Prozesu motak. Prozesuen antolaketa. Prozesuen mapak.

94. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikastegi baten prozesuen mapa.

95. gaia.–Administrazioa eta antolaketaren teoriak.

96. gaia.–Erakundeen egitura. Antolaketa-kultura. Antolaketa-portaera.

97. gaia.–Lidergo ereduak. Lidergoa eta boterea.

98. gaia.–Lantaldeak. Taldeen jokabidearen oinarriak.

99. gaia.–Pertsonen eta giza kapitalaren kudeaketa. Kapital intelektualaren kudeaketa.

100. gaia.–Helburukako zuzendaritza eta jardunaren ebaluazioa.

II. ERANSKINA

O.L. teknikari izateko lanpostuak

LANP.

ATXIKIMENDU EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZA

605

KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / ANTOLAMENDURAKO, KALITATERAKO ETA PROZESUETARAKO ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

INGELESA C1

IRUÑEA

Iragarkiaren kodea: F2108939