132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

445/2021 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko, eraberritzeko edo handitzeko 2021eko obrak finantzatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 27an emandako 40/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta baimena eman zen gastua egiteko, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko, eraberritzeko edo handitzeko, 2021eko obrak finantzatzeko xedez.

2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312802 partida ageri da, “Oinarrizko osasun laguntzako kontsultategiak eraikitzeko eta eraberritzeko transferentziak” izenekoa, eta 950.000 euroko kreditua du.

Deialdi honen oinarri arautzaileetan izendatutako balorazio batzordeak (aipatu 40/2021 Ebazpenaren bidez onetsia) txostena egin du, onartutako eskaeren artean lehentasun ordena finkatzeko.

Txostenaren xedea da puntuazioan berdinketak daudenean ordena erabakitzea, betiere emandako puntuazioen eta deialdi honen oinarri arautzaileek ezarritakoaren arabera. Horren ondorioz, hau da ordena:

ESKATZAILEA

KONTSULTATEGIA

JARDUKETEN IZENAK

PUNTUAK, OSOTARA

LEHENTASUN ORDENA

RIBAFORADAKO UDALA

RIBAFORADA

Kontsultategia handitzea, medikuaren kontsulta berria

21

1

CADREITAKO UDALA

CADREITA

Kontsultategia handitzea, bi kontsulta berri

20

2

ARAIZKO UDALA

ARAITZ

Etengabeko arretako guneen gelak eraberritzea eta birmoldatzea

18

3

FUNESKO UDALA

FUNES

Kontsultategia handitzea, garbiketa gelarako

17

4

GOIZUETAKO UDALA

GOIZUETA

Instalazioak egokitzeko jarduketa txikiak, irisgarritasunekoak barne

14

5

TORRALBA DEL RIOKO UDALA

TORRALBA DEL RÍO

Kontsultategia eraberritzea eta birmoldatzea

13

6

ARANOKO UDALA

ARANO

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

13

7

MURILLO EL FRUTOKO UDALA

MURILLO EL FRUTO

Guneak aldatzea eta biltegirako gunea sortzea

13

8

CABREDOKO UDALA

CABREDO

Berogailu sistema aldatzea eta teilatua birgaitzea

13

9

BARGOTAKO UDALA

BARGOTA

Komun irisgarriak eta kanpoko arotzeria

12

10

ABLITASKO UDALA

ABLITAS

Klimatizazio instalazioa eta instalazio elektrikoa eraberritzea

12

11

LEGARDAKO UDALA

LEGARDA

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

12

12

URRAULGOITIKO UDALA

IRUROZKI

Instalazioak egokitzeko jarduketa txikiak, irisgarritasunekoak barne

12

13

LARRAUNGO UDALA

LEKUNBERRI

Klimatizazio sistema

12

14

MAÑERUKO UDALA

MAÑERU

Instalazioak egokitzeko jarduketa txikiak, irisgarritasunekoak barne

12

15

GORZAKO KONTZEJUA

GORZA

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

12

16

ASTERAINGO KONTZEJUA

ASTERAIN

Komunen eraberritze orokorra, sarbideak eta arotzeria aldatzea

12

17

OTEITZAKO UDALA

OTEITZA

Komun irisgarriak

12

18

ETAIUKO UDALA

ETAIU

Eskailera-igogailu

12

19

IHABARKO KONTZEJUA

IHABAR

Kontsulten gunea handitzea eta komunen irisgarritasuna

12

20

ESPARTZA ZARAITZUKO UDALA

ESPARTZA ZARAITZU

Berokuntza sistema aldatzea

12

21

SARTZEKO UDALA

IBILTZIETA

Berokuntza elektrikoa instalatzea

10

22

ESTERIBARKO UDALA

EUGI

Klimatizazio sistema berritzea

10

23

EGUESIBARKO UDALA

GORRAITZ

Kanpoko arotzeria ordeztea

10

24

BERIAINGO UDALA

BERIAIN

Kontsultategiko bi gelatan kanpora leihoak zabaltzea

9

25

ARTAXOAKO UDALA

ARTAXOA

Ur bero sanitarioaren instalazioa eta sarbideko ateak eraberritzea

9

26

GARAIOAKO UDALA

GARAIOA

Kontsultategia eraberritzea eta birmoldatzea

8

27

JAIZKO UDALA

JAITZ

Kanpoko arotzeria aldatzea

8

28

EULATEKO UDALA

EULATE

Kanpoko arotzeria aldatzea

8

29

GESALAZKO UDALA

ESTENOTZ

Kanpoko arotzeria ordeztea eta isolamendu orokorra

8

30

ARELLANOKO UDALA

ARELLANO

Eraikinaren isolamendua hobetzea

8

31

ITURMENDIKO UDALA

ITURMENDI

Arotzeria ordeztea, fatxadak isolatzea eta estalkia berritzea

8

32

ABERINGO UDALA

ABERIN

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

7

33

GENEVILLAKO UDALA

GENEVILLA

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

7

34

OTSAGABIKO UDALA

OTSAGABIA

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

7

35

ERATSUNGO UDALA

ERATSUN

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

7

36

ANUEKO UDALA

OLAGUE

Itxarongela jartzea kontsultategian eta zenbait hobekuntza

7

37

BIZKARRETA-GERENDIAINGO KONTZEJUA

BIZKARRETA-GERENDIAIN

Kontsultategi berria eraikitzea

4

38

IMARKOAIN

IMARKOAIN

Kontsultategi berria eraikitzea

4

39

LAPOBLACIONGO UDALA

LAPOBLACIÓN

Kontsultategi berria eraikitzea

4

40

ABARTZUZAKO UDALA

ABARTZUZA

Mantentze lanak

-

-

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki entitateen aldeko dirulaguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzak ematea herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko, eraberritzeko edo handitzeko 2021eko obrak finantzatzeko, hain zuzen ere 950.000 euro, toki entitateentzat, ondoren azaltzen diren gehieneko zenbatekoetan banaturik:

–Ribaforadako Udalari (IFZ: P3120800B) gehienez ere 43.986,85 euro ematea, Ribaforadako kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Cadreitako Udalari (IFZ: P3106300A) gehienez ere 42.095,10 euro ematea, Cadreitako kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Araizko Udalari (IFZ: P3102000A) gehienez ere 66.700,00 euro ematea, Araizko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Funesko Udalari (IFZ: P3110600H) gehienez ere 7.560,00 euro ematea, Funesko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Goizuetako Udalari (IFZ: P3111600G) gehienez ere 49.392,56 euro ematea, Goizuetako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Torralba del Rioko Udalari (IFZ: P3123000F) gehienez ere 48.958,74 euro ematea, Torralba del Rioko kontsultategiko instalazioak egokitu eta eraberritzeko obrak finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Aranoko Udalari (IFZ: P3102400C) gehienez ere 12.358,79 euro ematea, Aranoko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Murillo el Frutoko Udala. (IFZ: P3117900E) gehienez ere 51.382,32 euro ematea, Murillo el Frutoko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Cabredoko Udalari (IFZ: P3106200C) gehienez ere 41.579,74 euro ematea, Cabredoko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Bargotako Udalari (IFZ: P3104700D) gehienez ere 25.301,51 euro ematea, Bargotako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Ablitasko Udalari (IFZ: P3100600J) gehienez ere 33.141,44 euro ematea, Ablitasko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Legardako Udalari (IFZ: P3114600D) gehienez ere 16.366,95 euro ematea, Legardako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Urraulgoitiko Udalari (IFZ: P3124100C), gehienez ere 28.859,15 euro ematea, Irurozkiko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2021eko jarduketei dagokie.

–Larraungo Udalari (IFZ: P3114300A) gehienez ere 8.645,45 euro ematea, Lekunberriko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2021eko jarduketei dagokie.

–Mañeruko Udalari (IFZ: P3116000E) gehienez ere 51.887,63 euro ematea, Mañeruko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Gorzako Kontzejuari (IFZ: P3148600D) gehienez ere 6.368,50 euro ematea, Gorzako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Asteraingo Kontzejuari (IFZ: P3137000J) gehienez ere 62.167,73 euro ematea, Asteraingo kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Oteitzako Udalari (IFZ: P3120000I) gehienez ere 27.347,00 euro ematea, Oteitzako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Etaiuko Udalari (IFZ: P3109800G) gehienez ere 7.689,00 euro ematea, Etaiuko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Ihabarko Kontzejuari (IFZ: P3172000F) gehienez ere 15.582,77 euro ematea, Ihabarko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Espartza Zaraitzuko Udalari (IFZ: P3109400F) gehienez ere 7.011,80 euro ematea, Espartza Zaraitzuko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Sartzeko Udalari (IFZ: P3122200C) gehienez ere 2.581,53 euro ematea, Ibiltzietako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Esteribarko Udalari (IFZ: P3109700I) gehienez ere 6.936,23 euro ematea, Eugiko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Eguesibarko Udalari (IFZ: P3108500D) gehienez ere 9.700,15 euro ematea, Gorraizko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Beraingo Udalari (IFZ: P3190590D) gehienez ere 10.383,29 euro ematea, Beriaingo kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Artaxoako Udalari (IFZ: P3103800C) gehienez ere 10.912,00 euro ematea, Artaxoako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Garaioako Udalari (IFZ: P3111100H) gehienez ere 70.644,50 euro ematea, Garaioako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Jaizko Udalari (IFZ: P3121400J) gehienez ere 3.696,38 euro ematea, Jaizko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Eulateko Udalari (IFZ: P3109900E) gehienez ere 5.044,26 euro ematea, Eulateko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Gesalazko Udalari (IFZ: P3111900A) gehienez ere 12.898,60 euro ematea, Estenozko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Arellanoko Udalari (IFZ: P3103000J) gehienez ere 6.966,18 euro ematea, Arellanoko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Iturmendiko Udalari (IFZ: P3112900J) gehienez ere 33.527,13 euro ematea, Iturmendiko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Aberingo Udalari (IFZ: P3100500B) gehienez ere 11.470,80 euro ematea, Aberingo kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Genevillako Udalari (IFZ: P3111500I) gehienez ere 6.921,20 euro ematea, Genevillako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Otsagabiako Udalari (IFZ: P3118500B) gehienez ere 1.318,90 euro ematea, Otsagabiako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Eratsungo Udalari (IFZ: P3108900F) gehienez ere 17.937,67 euro ematea, Eratsungo kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Anueko Udalari (IFZ: P3101700G) gehienez ere 37.033,80 euro ematea, Olagueko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Bizkarreta-Gerendiaingo Kontzejuari (IFZ: P3128400C) gehienez ere 47.644,35 euro ematea, Bizkarreta-Gerendiaingo kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2021ean gauzatzen diren jarduketei dagokie. Kasu honetan, laguntza gelditzen den saldo eskuragarri osokoa da, entitate onuradunak onartu baitu eskatutako eta diruz laguntzen ez den inbertsioaren zatia bere gain hartzea, deialdiaren 7.2.4 oinarrian ezarritakoarekin bat.

2. Gainerako tokiko entitateei laguntza ezeztea. Abartzuzako Udalaren kasuan, deialdi honetako xedeekin bat ez datozen laguntzak eskatzeagatik, eta gainerakoen kasuetan –Lapoblaciongo Udala eta Imarkoaingo Kontzejua–, eskaera horiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez izateagatik.

3. Gastu hori 2021erako gastuen aurrekontuko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea, “Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak” izenekoa.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara, eta Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaordetzara; Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalera eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera.

6. Ebazpen hau toki entitate interesdunei jakinaraztea. Horrekin batera, administrazio publikoak ez diren interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, jartzen ahal dutela ebazpen honen aurka, hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 11/2019 Foru Legearen 126.3. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 10en.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2107697