1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, Tasa eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2020ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea udalerri honetako tasa eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan.

Horren iragarkia 2020ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an, eta ordutik hogeita hamar egun baliodunean egon zen jendaurrean. Epe hori iragan zen inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin bat, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta osorik ematen da argitara Tasa eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan egin aldaketaren testua.

Olaztin, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

ORDENANTZA, ZERBITZU PUBLIKOAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ETA PREZIOAK ARAUTZEN DITUENA, HONAKO ARLO HAUETAN: AISIALDIKO IKASTAROAK, UDAN EUSKARAZ, MUSIKA ESKOLA, ELURRA KENTZEKO ZERBITZUA ETA AURRI EGOERAN DEKLARATUTAKO ERAIKIN ETA INSTALAZIOEN ERAISTE LANAK, UDALAK EGITEN DITUENAK, LUDOTEKA ZERBITZUA ETA KULTUR ETXEAN IZATEN DIREN EMANALDIAK

TARIFEN ERANSKINA

7. Kultur Etxean izaten diren emanaldiak

Sarrerak.

1.–Tarifa orokorrak.

ZUZENEKO IKUSKIZUNAK

Ikuskizun profesionala

Ikuskizun amateurra

Familientzat

Familientzat

Aurrez erositako sarrera 3,00-5,00 euros

Txarteldegian erositako sarrera

3,50-5,50 euro

Aurrez erositako sarrera

2,00-3,00 euro

Txarteldegian erositako sarrera

2,50-3,50 euro

Gazte eta helduentzat

Gazte eta helduentzat

Aurrez erositako sarrera

6,00-10,00 euro

Txarteldegian erositako sarrera

8,00-12,00 euro

Aurrez erositako sarrera

3,00-5,00 euro

Txarteldegian erositako sarrera

4,00-5,00 euro

ZINEMA

Familientzat

Gazte eta helduentzat

Aurrez erositako sarrera

2,00 euro

Txarteldegian erositako sarrera

2,50 euro

Aurrez erositako sarrera

3,00 euro

Txarteldegian erositako sarrera

3,50 euro

PROIEKZIOAK-DOKUMENTALAK, ETA BESTE

1,00 euro

Zinemaren prezioa ezin izanen da aplikatu proiekzioa DVDz edo antzeko bitartekoak erabiliz egiten denean, eta ekoiztetxeek jendaurrean erakusteko eskubideak ematean eskatzen duten moduan; halakoetan, nahitaezkoa izanen da sarrera doakoa izatea.

Gizarte-bazterketaren arriskuan daudenek kultura jardueretara joatea sustatzeko, gonbidapenak ematen ahalko dira. Gizarte zerbitzuetako arduradunek emanen diote aditzera Kultura Zerbitzuari nori eman gonbidapen horiek.

Kalitate, berezitasun edo konplexutasun artistikoagatik hala behar den kasuetan, prezioa aldatzen ahalko da, eta Alkatetzaren ebazpen baten bidez zehaztuko da.

Sarrerak doakoak izatea ezartzen ahalko da, komenigarritzat jotzen denean, inguruabar jakin batzuek edo ikuskizunaren baldintzek hala eskatzen dutenean, edo proposamenaren ezaugarriak direla eta.

2.–Tarifa bereziak.

2.1. Langabeek, ikasleek eta familia ugariek % 25eko hobaria izanen dute sarrera eta abonamenduen prezioan. Aurretiaz baino ezin izanen dituzte sarrerak eta abonamendu horiek erosi, eta udaletxean. Dena delako egoera egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

2.2. Abonamenduak: ezartzen ahalko dira gazte eta helduentzako ikuskizunetara joateko abonamenduak. Abonamendu horretan bi ikuskizun gutxienez sartuko dira. Abonamenduaren prezioa zehazteko, aurretiaz erositako sarreren prezioak batu, eta 1,00 euro kenduko da abonamenduan sartzen den ikuskizun bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2016097