85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, kultura, hezkuntza, josteta eta gizarte arloetako jardueretarako 2020ko dirulaguntzak emateko. Laburpena

Osoko Bilkurak 2020ko martxoaren 18an hartu erabakiaren bidez onetsia.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluekin, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 502820.

a) Onuradunak:

Irabazi-asmorik gabeko gizarte eta kultur elkarteak eta taldeak, legez eratuak eta inskribatuak Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan eta Entitateen Udal Erregistroan.

b) Xedea:

Pizgarriak ezartzea gizarte arloko elkarte eta taldeek parte har dezaten kulturaren, artearen, hezkuntzaren, jostetaren eta gizartearen alorretako jardueren sustapenean, Orkoiengo Udalak onura eta interes sozialekotzat jotzen baditu.

c) Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Udalak deialdira aurkezten diren elkarte edo taldeei dirua zein gauzak emanen dizkie.

e) Eskaerak aurkezteko epea:

Hogei egun natural, oinarri hauek Udalaren ediktuen taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orkoienen, 2020ko apirilaren 14an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2004508