85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, kirol jarduerak sustatzeko diru-laguntzak emateko. Laburpena

Osoko Bilkurak 2020ko martxoaren 18an hartu erabakiaren bidez onetsia.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluekin, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 502821.

a) Onuradunak:

Legez eratutako kirol klubak edo elkarteak, egoitza Orkoienen badute eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan eta Entitateen Udal Erregistroan inskribaturik badaude.

b) Xedea:

Pizgarriak ezartzea kirol jardueren proiektuetarako. Jarduera horiek udalerriaren mugapean egin beharko dira (salbuetsita daude haien xedeagatik bertan egin ezin direnak), eskaeraren urtean bertan, eta Orkoiengo herritarrek kirol jardueran parte hartzea sustatuko dute.

c) Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa:

Eskabideen arabera; orokorrean, onartutako aurrekontuaren %70.

e) Eskaerak aurkezteko epea:

Hogei egun natural, oinarri hauek Udalaren ediktuen taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orkoienen, 2020ko apirilaren 14an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2004507