84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2020ko martxoaren 12an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean jaso bezala.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki-taulan argitaratuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2020ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten.

Etxarren Girgillaon, 2020ko apirilaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.

ERANSKINA

Mañeru ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile partekatuak:

Funtzionarioak:

–Idazkaria (hutsik).

–Administrari-ofiziala (hutsik).

Lan-kontratudunak:

–Administraria (lanaldi partzialekoa) (hutsik).

–Zerbitzu orokorrak (lanaldi partzialekoa) (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2004489