84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideeen eta alkateordeen izendapena

Alkatetzaren 2020ko apirilaren 2ko 144/2020 Ebazpenaren bidez, ondotik hitzez hitz ematen den erabaki hau hartu zen:

“Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu- eta administrazio-organoen eraketa Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei lotuko zaizkiela, eta Udalen gobernu eta administrazio-organoen eskudantziak legedia orokorrean ezarritakoari jarraikiz erabiliko direla, ezertan galarazi gabe toki araubideari buruzko foru legediaren ondorio diren berezitasunak.

2020ko martxoaren 24an zentsura mozioaren bilkura egin da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 197. artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta ondorioz, udal honetako alkatea aldatu da. Horrek berarekin dakar aurreko alkatearen kargu-uztea eta Alkatetza hartzen duenak aukera izatea udal honetako gobernu eta administrazio organoen osaera (Osoko Bilkura salbu) aldatzeko, kasu honetan alkateordetzak eta tokiko gobernu batzarraren osaera, bai eta hark eskuordeturik dituen eskudantziak ere, halakorik bada.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak 46. eta 114. artikuluetan xedatzen duenez, alkateorde izaera galdu egiten da kargua uzteagatik, hari uko egiteagatik edo tokiko gobernu-batzarreko kide izateari uzteagatik, eta alkateak tokiko gobernu-batzarrean dituen ordezkaritzak ez dira errebokatuko Alkatetzaren edo Udalburutzaren titulartasuna aldatze hutsagatik.

Aurrekoa aintzat hartuz, eta kontuan hartuz, orobat, alkateordeei eta tokiko gobernu-batzarreko kideei dagokienez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20., 21. eta 23. artikuluek eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluak adierazten dutena.

Era berean, ikusirik Alkatetzaren 2019ko uztailaren 4ko 281/2019 Ebazpenaren edukia (154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 8an), eta aipatu xedapenen babesean ematen zaizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarreko kide kargutik kentzea Udalbatzako kide hauek: Ana Duarte Morentin, Marta Ruiz de Alda Parla, Cristina Pérez González eta Francisco Javier del Cazo Cativiela. Horrek, gainera, Ana Duarte Morentin, Marta Ruiz de Alda Parla eta Cristina Pérez González kideek alkateorde izaera galtzea dakar, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioz.

Bigarrena.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 22.4 artikuluetan xedatuarekin bat, Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, organo horri dagozkion eginkizun eta eskumenekin, eta eskuordetu dakizkiokeenekin, honako hauek:

–Edurne Ruiz Armendáriz.

–Pablo Ezcurra Fernández.

–Jorge Crespo Ganuza.

–Navarra Suma udal taldeko Udalbatzako kide bat.

Hirugarrena.–Lizarrako Udaleko alkateorde izendatzea, adierazten den lehentasun ordenari jarraikiz, esleiturik ditudan eginkizun orotan nire ordez aritzeko, kanpoan, eri edo ezindurik nagoenean, Gobernu Batzarreko kide diren honako zinegotzi hauek:

Lehen alkateordea: Pablo Ezcurra Fernández.

Bigarren alkateordea: Jorge Crespo Ganuza.

Hirugarren alkateordea: Edurne Ruiz Armendáriz.

Laugarrena.–Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatutakoa betez, agintzea argitara dadila ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eraginkorra izanen bada ere ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea izendatutakoei, eta Navarra Suma udal taldeari eskatzea gobernu batzarreko kide izango dena izendatzea, eta adieraztea gobernu batzarreko kide izateari uzten zaiola, idatziz adierazitako kargu-uzteagatik eta berariaz uko egiteagatik, eta alkateorde izaera galtzen dela, adierazitako arrazoiez gainera, gobernu batzordeko kide izateari uzten zaionean. Eta ohartarazten zaio ezen, absentziagatik edo gaixotasunagatik Alkatetza hau ordeztea bidezkoa den kasuetan, haren eginkizunak bere gain hartzen dituen alkateordeak ezingo dituela baliogabetu Alkatetza honek, hala badagokio, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan jasotako aurreikuspenen babesean emandako eskuordetzak.

Seigarrena.–Ebazpen hau Udal Idazkaritzari igortzea, hura betearazteko behar diren izapideak abiaraz ditzan, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluan xedatutakoa betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Lizarran, 2020ko apirilaren 3an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2004412