84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

1. eta 2. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2020ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, 2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Espedientean dago Idazkaritzaren txostena, alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren epeak eteteari buruzkoa.

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 1320 62301

Segurtasun kamerak instalatzea

42.500,00

HONAKO KREDITU BEHEITITZE HAUEN BIDEZ FINANTZATUA:

1 9290 51000

Aurreikusi gabeko gastuak

42.500,00

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 3410 48202

Berritxacoren kirol jardueretarako hitzarmena

500,00

1 3350 2260901

Euskara sustatzeko eta hedatzeko jarduerak

5.500,00

HONAKO KREDITU TRANSFERENTZIA HAUEN BIDEZ FINANTZATUA:

1 9290 51000

Aurreikusi gabeko gastuak

4.500,00

1 3350 48203

Lankidetza “Euskaraz 365 egun” dinamikarekin

5.500,00

Berriobeitin, 2020ko martxoaren 31n.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2004371