81. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udaltzainburua izendatzea

Aintzat harturik 2020ko martxoaren 24ko zentsura-mozioaren emaitza, udal honetako Alkatetzaren aldaketa ekarri baitzuen, aurreko alkatea kargutik kenduz eta, ondorioz, udaltzainburua eta plantilla organikoan dauden behin-behineko langileak kargutik kenduz, Alkatetzaren 2020ko martxoaren 25eko 132/2020 Ebazpenaren bidez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea betetzeko, EBAZTEN DA:

Lehenbizikoa.–Patxi Martínez de Goñi Urritzelki Lizarrako Udaltzaingoko agente lehena Lizarrako udaltzainburu izendatzea, behin-behineko langileen araubidearekin. Aplikatzekoa den legerian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen ditu, baita lanpostu horretarako Udalaren aurrekontu indardunean jasotzen diren ordainsariak ere.

Bigarrena.–Izendapenak 2020ko martxoaren 25etik aitzina izanen du eragina, nire agintaldia amaitu arte, non tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez den.

Hirugarrena.–Aipatu kargua zuzenean Alkatetzaren mende egonen dela xedatzea. Horrek ez ditu ezertan galarazten egun ezarrita dauden mendekotasun-harremanak, alarma egoera dela-eta hartutako neurrien ondoriozkoak direnak; aipatu neurriak indarrean dauden bitartean eutsiko zaie harreman horiei.

Laugarrena.–Rodrigo García de Galdiano Usuari eskertzea udaltzainburu gisa hiri honi eman dizkion zerbitzua eta dedikazioa, baita bere prestasuna ere, batez ere bizitzen ari garen une zail hauetan. Izan ere, egoera honek nabarmen eragiten die polizia kidegoei.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari eta Rodrigo García de Galdiano Usuari jakinaraztea, bai eta udal honetako Langileriaren eta Udaltzaingoaren alorrei ere, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, horren berri ematea Udalbatzari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Lizarran, 2020ko martxoaren 26an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2004305