81. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Deialdia, GKE, lankidetza-proiektu eta irabazi-asmorik gabeko erakundeendako 2020ko dirulaguntzak emateko.
Eskabideak aurkezteko epea luzatzea

Aipatutako deialdiaren iragarkia 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an. Haren arabera, eskabideak aurkezteko hasiera batez ezarritako epea 30 egun naturalekoa zen eta 2020ko apirilaren 15ean amaitzekoa (egun hori barne).

Alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren xedapen gehigarriaren edukiaren arabera, eskabideak aurkezteko hasiera batez ezarritako epea eten eginen da alarma egoerak dirauen bitartean, eta berriz hasiko da hura dela eta hartutako neurriak indarrik gabe uzten direnean.

Beraz, eta kontuan hartuz hasierako epea osorik alarma egoeraren epealdiaren barnean dagoela, azkenean, eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalean luzatuko da, alarma egoera bukatzen denetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko apirilaren 14an.–Alkatea, Martín María Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2004495