81. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Enkante publikoa, Gibelagako herri-larreen aprobetxamendurako

Orbaizetako Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, Gibelagako herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko.

Hasierako prezioa: 1.800,00 euro urtean.

Errentamenduaren aldia: 8 urte.

Administrazio klausulen agiria udal idazkaritzan dago interesdunen eskura, eta telefonoz edo posta elektronikoaren bidez ere eska daiteke.

Eskaintzak Orbaizetako Udalari zuzendutako gutun-azal itxian aurkeztuko dira, agirian ezarritako ereduari jarraituz. Horretarako epea bukatuko da 2020ko maiatzaren 8ko 12:00etan eta ondoren gutun-azalak irekiko dira.

Orbaizetan, 2020ko apirilaren 6an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L2004449