81. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUNIAIN GESALATZ

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Muniaingo Kontzejuak, 2019ko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2020ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Muniainen, 2019ko abenduaren 30ean.–Kontzejuko burua, Mikel Zabalza Saldise.

Iragarkiaren kodea: L2004293