81. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERATE

Herri-lurretako desafektazioa erabilera lagatzeko,
3. poligonoko 200. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Lerateko Kontzeju Irekiak, 2020ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herri-lurretako 12.711,61 metro karratu desafektatzeko espedientea (Lerateko landa-lurreko ondasunen katastroko 3. poligonoko 200. lurzatian), ondotik haren erabilera Sociedad Aritzaleku SAL enpresari (IFK: A-31605124) lagatzeko. Enpresa Lerateko turismo-kanpinaren titularra da, eta desafektazioaren xedea da herri-lur hori kanpineko plan berezian sartzea, erabilera publikoko berdegune baizik izan ez dadin, ez pribatua.

Espedientea, interesdunen eskura baita Udalaren Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan. Hori guztia, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikulua.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betiko erabaki bilakatuko da.

Aurreko tramiteak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, onets dezan.

Leraten, 2020ko martxoaren 27an.–Kontzejuko burua, Gloria Villar Conde.

Iragarkiaren kodea: L2004318