81. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2020ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak
behin betikoz onetsirik

2020ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 6an, 2020ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu da 2020ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 271.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 50.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 34.580 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 459.810 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 231.108,40 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.046.508,40 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 244.850 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 228.900 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 341.650 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 175.539,25 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 16.000 euro.

Gastuak, guztira: 1.006.939,25 euro.

Mugiron, 2020ko apirilaren 6an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2004440