80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hizkuntza-paisaia euskaratzeko dirulaguntzak 2020. Laburpena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identif.): 502363.

Baztango elkarteen, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen edota enpresen hizkuntza-paisaia (kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak) euskaraz edo euskara/gaztelaniaz jartzeko 2020 urterako diru-laguntzaren oinarriak.

Baztango Udalak, 2020ko martxoaren 13an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen 2020rako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko dirulaguntza deialdiaren oinarriak onestea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Oinarri hauen bidez arautzen diren dirulaguntzak eskatzen ahal dituzte helbide soziala Baztanen daukaten pertsona fisiko edo juridikoek, baita bere jarduera ekonomikoa Baztango udalerrian dauden lokaletan egiten dutenek ere.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeagatik entitateei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea. Dirulaguntza hauen arrazoia diren jarduerek euskararen gizarte erabilera sustatu eta hedatzea izanen dute helburu berariazko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko irailaren 30ean, 14:00etan akituko da.

Baztanen, 2020ko martxoaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2004462