70. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEUSEZTATZEA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 2an eman 619/2020 Ebazpenarena; haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu dira, administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zaie.

Akats bat atzeman da argitaratze datari dagokionez Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 2an eman 619/2020 Ebazpenean; haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu dira, administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko. Hortaz, baliorik gabe uzten da argitalpen hori, eta ez argitaratutzat hartu beharko da.

Iruñean, 2020ko apirilaren 1ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2004379