64. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Tokiko elkarteek antolatzen dituzten jardueretarako dirulaguntza eta hitzarmen deialdia 2020. urterako. Laburpena

Oharra: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 499421.

1.–Xedea.

Deialdi honek Berriozarko elkarteak diruz laguntzeko araudia ezarri nahi du, hainbat esparrutan egindako jarduerak sustatzeko. Kasu guztietan, antolatutako jarduera, egitarau edo ekitaldiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna kontuan hartuko dute eta ez dute eduki sexistarik edo baztertzailerik izanen emakumeentzako.

2.–Eskaerak aurkezteko epea, lekua eta modua.

Eskaerak martxoaren 30etik apirilaren 8ra aurkeztuko dira. Dokumentazio guztia, eskaera eta justifikazioa, erregistro elektronikoan aurkeztuko da, ahal dela, www.berriozar.es/eus/ orriaren bidez.

3.–Aurkeztu beharreko agiriak.

–1. fitxa-eredua elkarte eskatzaile bakoitzeko (III. eranskina).

–2. fitxa-eredua dirulaguntzaren xede izan nahi duen jarduera bakoitzeko (III. eranskina).

–Transferentziaren bidezko abonu-eskaera. Bankuak sinatutako agiria (IV. eranskina).

Fitxak Auzo Bulegoan eta Udalaren webgunean eskuratu ahalko dira (www.berriozar.es/eus/).

4.–Dirulaguntzen zenbatekoa, aurrekontu-kontsignazioa.

Dirulaguntza hauek emateko Berriozarko Udalak kontsignatutako diru kopurua, 2020ko aurrekontuen arabera, honako hau da:

Kultura arloa: 11.275 euro.

Euskara arloa: 2.000 euro.

Berdintasun arloa: 2.000 euro.

Jaien arloa: 5.500 euro.

Kirol arloa: 1.200 euro.

5.–Arautzeko legedia.

Deialdi hau hemen azaldutako oinarrien arabera arautuko da. Agiri honetan esaten ez denaz ebazteko, honako arautegi honi begiratuko zaio:

–Berriozarko Udalaren 2020. urteko Aurrekontua burutzeko araudia eta, haren osagarri, Dirulaguntzei Buruzko 28/2003 Lege Orokorra.

–Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legea.

–Nafarroako Toki Ogasunen 2/1995 Foru Legea.

–Nafarroako Ogasun Publikoaren 13/2007 Foru Legea eta, haren osagarri, Aurrekontuen Lege Orokorra.

–887/2006 ED (Erregelamendua).

Berriozarren, 2020ko martxoaren 11n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2003929