64. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa, Arizkungo 56. poligonoko 53. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, gai-zerrendaren 2. puntuan erabaki zuen hasiera batez onestea Patxi Menta Nemoursek Arizkungo 56. poligonoko 53. lursailerako aurkeztutako xehetasun-azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2020ko otsailaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2003919