64. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14E/2020 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, iraungitzat deklaratzen duena Imotzen egitekoa zen zuntz optikoko azpiegiturarako espedientea. Telefónica de España SAUk eskatuta hasi zen espedientea.

Ingurumen ukipenetarako baimena eskatu zen proiektu honetarako: “zuntz optikoko azpiegitura berrirako proiektua Goldaratz eta Latasaren artean”, Imozko udal-mugartean. Sustatzailea Telefónica de España SAU da.

Espediente honetarako aurkezturiko proiektu teknikoa ikusirik, 2019ko urriaren 8ko idazkiaren bidez (2019ko urriaren 17an jakinarazi baitzen) sustatzaileari eskatu zitzaion dokumentazio osagarria bidal zezala, behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan espresuki ohartarazten zen ezen, aipatutako jakinarazpenetik hiru hilabete igarota, behar den dokumentazioa aurkeztuko ez balitz, espedientea iraungitzat deklaratuko litzatekeela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluko beharkizun eta ondorioekin. Horrek berekin ekarriko luke proiektatutako obrak eta instalazioak ezin gauzatzea.

Emandako epea iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Iraungitzat deklaratzea Telefónica de España SAUren eskaeraren ondorioz hasitako espediente bat, proiektu honetarakoa: “Zuntz optikoko azpiegitura berria Goldaratz eta Latasaren artean (Imotzen)”, eta espedientean egindako jarduketak artxibatzea.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, beste espediente bat hasi beharko litzatekeela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Imozko Udalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 17an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2002496