64. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

4D/2020 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “Asociación Navarra de Empresas de Ocio Educativo, Ambiental y Gestión Sociocultural y Ambiental” izeneko enpresa elkartea eratu dela aditzera ematen duena (gordailu zenbakia: 31100042).

Onartu da aipatu elkartearen eraketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Javier Adiego Reta jaunak egin zuen, 31/2020/000013 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Honako hauek dira estatutuak eta eratzeko akta sinatu dutenak, sustatzaile gisa: Javier Ona Jaso jauna, Sedena SL ordezkatuz; Ignacio Cortes Martinicorena jauna, Kaizen Eureka SL ordezkatuz; eta Igor Rico Oses jauna, El cubo blanco que me encontré SL ordezkatuz.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Huarte Doktorearen kalea 3, 31003 Iruña (Nafarroa). Halaber, erakundearen lurralde-eremua autonomia erkidegoa da.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, egindako onarpenaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko otsailaren 24an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2002969