6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

317E/2019 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 291E/2019 Ebazpenaren hirugarren puntua. Ebazpen horren bidez izendatu ziren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien ordezkoak.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 291E/2019 Ebazpenaren bidez izendatu ziren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien ordezkoak.

Ebazpen horren hirugarren puntuan ezartzen denez, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Basoak Kudeatzeko Ataleko burua.

b) Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Ataleko burua.

c) Ehiza Ataleko burua.

Bidezkoa da hirugarren puntu horretan ezarritako ordena aldatzea, honakoa izan dadin:

3. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Ataleko burua.

b) Basoak Kudeatzeko Ataleko burua.

c) Ehiza Ataleko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 291E/2019 Ebazpena, Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien ordezkoak izendatu zituena, hirugarren puntuari dagokionez, testua hau izan dadin:

3.–Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Ataleko burua.

b) Basoak Kudeatzeko Ataleko burua.

c) Ehiza Ataleko burua.

2. Ebazpen hau igortzea interesdunei.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F1916476