6. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

341/2019 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, Antonio Merino Díaz de Cerio jauna Osasun Departamentuko Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abenduaren hogeita zazpian egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Antonio Merino Díaz de Cerio jauna Osasun Departamentuko Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2020ko urtarrilaren 7tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1916755