57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2020ko MP2 eta MP4 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ra luzatutako Udalaren aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 2/2020 espedientea; kreditu-gehigarria (2/2020) eta kreditu berezia (4/2020) dira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Esteribarren, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2003151