57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2020rako lan egutegia

Biurrun-Olkozko Udalak, 2020ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala (2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n).

Ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Biurrun-Olkozko Udalaren 2020rako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2020rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 8a: herriko jaieguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Egun baliodun deklaratzen da, zerbitzurik gabea, martxoaren 20a.

Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 08:30etik 14:30 arte izanen da.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Biurrun-Olkozko Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Biurrun-Olkotzen, 2020ko martxoaren 5ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2003552