57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Ledea-Esan eta Rocaforten ehiza barrutia eratzeko proiektua

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, Ledeako eta Esako udaletako bulegoetan eta Rocaforteko Kontzejuaren bulegoetan, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak barruti horretan sartzeari. Hori guztia, bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta hura garatzeko ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak onetsitako Erregelamendua. Epe horren barrenean ukoa espresuki aurkezten ez bada, lurrak ehiza barrutiaren barrenean geldituko dira.

Barrutian sartu beharreko tokiak: Ledea, Esa (salbu Leireko barruti pribatua), Rocaforte eta Ledea-Esako 11. fazeroa.

Ledean, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2003172