57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 97. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko otsailaren 21eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Uharteko 2. poligonoko 97. lurzatiari buruzkoa, Diego Mina kaleko 4ko jabeen erkidegoak sustatua, 195/2020 espedientean behar bezala izapideturik dagoen testuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2003149