57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2020rako lan-egutegia

Goizuetako Udalak, 2020ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ageri den erabakia hartu zuen.

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Ikusirik 250/2019 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zehazten dituena Nafarroako Foru Komunitaterako 2020ko tokian tokiko jaiegunak, hots, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Udalbatzak honako hau erabaki du aho batez:

1.–Goizuetako Udaleko langileen 2020ko lan-egutegia onartzea. Honako hauek izango dira jaiegunak, eta udal-bulegoak itxita egongo dira egun hauetan:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 24a: Inauteri astearte eguneko zubia.

–Otsailaren 25a: Inauterietako asteartea. Tokiko jaia.

–Martxoaren 19a: San Jose eguna.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko Astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 17a, 18a eta 19a: Herriko jaiak.

–Abuztuaren 28a: San Agustin jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Baliogabeak izanen dira, 2020.urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta erabaki honen lehenengo xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu otsailaren 24a, abuztuaren 17a, 18a, 19a eta 28a, horiek jaiegun izanen baitira.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, denek horren berri izan dezaten.

Goizuetan, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2003699