57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen dedikazio araubidea eta ordainsaria

Toki Entitateetako kideen dedikazioari eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez,

Goizuetako Udalak, 2020ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau onartu zuen aho batez:

1. Alkatearen ordainsaria eta dedikazioa onartzea 2020. urterako. Ordainsari gordina, urtean, 11.750,58 euro izango da. Kantitate horretan aparteko ordainsarien zati proportzionala sartuta dago, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagozkion legezko atxikipenak egingo zaizkio. Orobat sartuta dago Udalak enpresa-kuota dela-eta Gizarte Segurantzari ordaindu behar diona. Alkateak dedikazio partziala izango du, egunean 2 ordukoa, eta ondorioz astean 10 ordukoa.

2. Orobat, bere karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkio alkateari, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

3. Alkatearen ordainsariei buruzko erabaki honek eragina izango du 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta urtero berretsi beharko da.

Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da iragarki hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Goizuetan, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2003698