57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Korporazioko kideen ordainsariak

Toki Entitateetako kideen dedikazioari eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez,

Goizuetako Udalak, 2020ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Zinegotzi bakoitzak 82,41euro gordin jasoko ditu ohiko eta aparteko osoko bilkuretara joateagatik; gehienez 12 bilkura izango dira urtean. Zenbateko horri legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta.

2. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

3. Zinegotzien ordainsariei buruzko erabaki honek eragina izango du 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta urtero berretsi beharko da.

Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da iragarki hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Goizuetan, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2003697