57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

35/2020 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez zuzentzen dira Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bitartez hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Akatsak atzeman dira Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren IX. eranskinean. Ebazpen horren bidez hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako. Aipatu eranskinean (Programazio didaktikoa prestatzeko araudia), Osasun eta Laguntza Prozedurak izeneko espezialitateak irakasteko eskudantzia dituen moduluetako zikloen zerrendan, hau gehitu behar da: “Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Arreta” izeneko zikloa. Halaber, Ingurumen Hezkuntzako goi mailako teknikariaren zikloa aipatzen da eranskin horretan, baina ziklo horren izena da “Ingurumen Hezkuntzako eta Kontroleko goi mailako teknikaria”.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.”

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren IX. eranskinean (Programazio didaktikoa prestatzeko araudia) atzemandako akatsak zuzentzea, jarraian ematen den moduan. Ebazpen horren bidez hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Honako hau dioen tokian:

“Osasun eta Laguntza Prozedurak.

–Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa (38/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa – 2017ko abuztuaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Animazio Soziokultural eta Turistikoa (45/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa – 2014ko martxoaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Apirilaren 3ko 37/2019 Foru Dekretuak aldatua – 2019ko ekainaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Haur Hezkuntza (93/2008 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa – 2008ko azaroaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Aho-hortzetako Higienea (41/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa – 2017ko abuztuaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Erizaintzako Zainketa Lagungarriak (153/1996 Foru Dekretua, martxoaren 18koa – 1996ko maiatzaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Osasun Larrialdiak (43/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa – 2009ko abuztuaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Farmazia eta Parafarmazia (58/2010 Foru Dekretua, irailaren 13koa – 2010eko azaroaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Gizarte Integrazioa (272/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa – 2016ko maiatzaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Laborategi Klinikoa eta Biomedikoa (271/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa – 2016ko maiatzaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).”

Honako hau behar du:

“Osasun eta Laguntza Prozedurak.

–Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa (38/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa – 2017ko abuztuaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Animazio Soziokultural eta Turistikoa (45/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa – 2014ko martxoaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 3ko 37/2019 Foru Dekretuak aldatua – 2019ko ekainaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Arreta (82/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Haur Hezkuntza (93/2008 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa – 2008ko azaroaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Aho-hortzetako Higienea (41/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa – 2017ko abuztuaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Erizaintzako Zainketa Lagungarriak (153/1996 Foru Dekretua, martxoaren 18koa – 1996ko maiatzaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Osasun Larrialdiak (43/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa – 2009ko abuztuaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Farmazia eta Parafarmazia (58/2010 Foru Dekretua, irailaren 13koa – 2010eko azaroaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Gizarte Integrazioa (272/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa – 2016ko maiatzaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Laborategi Klinikoa eta Biomedikoa (271/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa – 2016ko maiatzaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Apirilaren 25eko 27/2018 Foru Dekretuak aldatua – 2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).”

Honako hau dioen tokian:

“–Ingurumen Hezkuntza (40/2019 Foru Dekretua, apirilaren 3koa – 2019ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala)”.

Honako hau behar du:

“–Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola (40/2019 Foru Dekretua, apirilaren 3koa – 2019ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala)”.

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak sor ditzan, interesdunei adieraziz ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 28an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2003484