54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

Herri-larreak aprobetxatzeko eskaera

Barbaringo Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen belarrak adjudikatzeko espedienteari hasiera ematea. Adjudikazioa 8 urterako izanen da. Horregatik honako hau iragartzen da:

1. 15 eguneko epea irekitzen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, finkak aprobetxamendutik kanpo utzi nahi dituzten jabeek hala jakinarazi diezaioten Barbaringo Udalari, modu frogagarrian jakinarazi ere.

2. 15 eguneko epea irekitzen da herritarrentzako zuzeneko adjudikazioan interesa duten herritarrek aprobetxamenduaren eskaera aurkezteko, baldintzak betetzen badituzte.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Barbarinen, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2003539