50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2019ko maiatzaren 21ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 1/2019 aldaketa, 2019ko ekitaldiko aurrekontu arruntari dagokiona.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Esan, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2002639