5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Bazkalekuen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen
dituen ordenantza. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Aberingo Barrutiko bazkalekuen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 30 egun naturaleko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten; hori guztia, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aberinen, 2019ko abenduaren 4an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1916040