5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, harat igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratuz eta Udal honen iragarki-oholean agerian edukita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1916141