5. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Enerizko Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

1. Enerizko Udaleko alkatearen kargua dedikazio partzialean gauzatuko dela ezarri da.

2. Ezarri den dedikazio partziala ordaintzeko, 7.200,00 euro gordineko ordainsaria esleituko da urteko.

3. Organo kolegiatuen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatu dira: Osoko bilkura edo informazio batzorde bakoitzera joateagatik, 75,00 euro; zenbateko horiek ordainduko dira, aurrekontuaren partida amaitu arte.

4. Zinegotziek karguan aritzean benetan sortu eta behar bezala justifikatzen duten gastuengatik jaso beharreko kalte-ordainak Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezartzen direnak izango dira.

5. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta Enerizko Udalaren egoitza elektronikoan.

Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Eneritzen, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L1916111