49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Hirigintza hitzarmena, 1. poligonoko 187. lurzatia kudeatzeko. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udaleko alkateak, 2020ko otsailaren 18an emandako Alkatetzaren 47/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat: haren bidez, dagokion hirigintza aprobetxamenduaren %10 Zizur Zendeako Udalari lagatzearen legezko betebeharra ordezten da eskudiruko zenbateko batekin, katastroko lurzati honi dagokionez: Zizur Txikiko 1. poligonoko 187. lurzatia. Zizur Txikiak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Gazolatzen, 2020ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2002635