49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

2D/2020 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Escena Navarra-Nafarroako Eszena (sigletan ESNA) izeneko enpresa elkartea eratu dela aditzera ematen duena (gordailu zenbakia: 31100041).

Onartu da aipatu elkartearen eraketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Ana María Maestrojuan Guindano andreak egin zuen, 31/2020/000012 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Honako hauek sinatu dituzte, sustatzaile gisa, estatutuak eta eratzeko akta: Ana María Maestrojuan Guindano andrea, Producciones Maestras Compañía Teatral SL ordezkatuz; María Concepción Redín Orzáiz andrea, Tdiferencia S.Coop. ordezkatuz; Saioa Erro Valdés andrea, Global Servicios Culturales SL ordezkatuz; Odei Domingo Mendiluce jauna, Cia Mago Odei Magoa ordezkatuz; David Lainez Aguirre jauna, Yarleku Teatro ordezkatuz; eta David Bernués Suarez jauna, Acrónica Producciones SL ordezkatuz.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Antso Abarkaren plaza 1, beheko solairua, 31014 Iruña (Nafarroa). Halaber, erakundearen lurralde-eremua autonomia erkidegoa da, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 3. artikuluan ezarrita dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, egindako eraketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko otsailaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2002274