49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-169

Manuel Goñi Mongaburuk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Manuel Goñi Mongaburu.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Txulapain (Nafarroa).

Etxebizitza 11. poligonoko 183. lurzatian dago. Haren isurketa, hobi-iragazki biologikoaren bidez araztu eta gero, Zubiaga errekara doa, 140 m³/urteko emariarekin. Zubiaga erreka Pequeño ibaira isurtzen da, eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002513