49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

389/2020 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 29 22E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

Miriam Soto Campos andreak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1156/2018 Ebazpenaren bidez onartutako txanda irekiko hautapen prozeduran parte hartu zuen, maisu-maistren kidegoko Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean.

Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 29an emandako 22E/2020 Foru Aginduaren bidez, Miriam Soto Campos andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka gora jotzeko jarritako errekurtsoa zati batean onartu da. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onartu zen, eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura, Hezkuntza Departamentuaren Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

Foru Agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agintzen dio 1,000 puntu emateko 2.3.2 atalean (Bigarren zikloko titulazioak), Miriam Soto Campos andreari Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean lortutako merezimenduen baremoan, zuzenbideko oinarrietan jasotzen denaren arabera, eta ildo beretik, egokitzeko Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1156/2018 Ebazpenetik eratorritako ebazpenak (Ebazpen horren bidez onartu zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko plazetarako).

4. Zuzenbideko Oinarriak ezartzen duenez, “Ingeleseko irakaskuntzan aipamena duen Lehen Hezkuntzako Maistra Gradua aitortzeko egin duzun eskaerari dagokionez, aipatu behar da hautapen prozesuan parte hartzeko aukera eman dizun titulaziotik desberdina dela, Lehen Hezkuntzako espezialitateko Maistra baitzen eskatzen zena, eta Hezkuntza Departamentuan erabili ohi den irizpidea dela, egiaz, titulazio hori desberdina dela”.

Horiek horrela, eta ziurtagiriak epearen barruan aurkeztu direnez, egokia da puntu bat gehiago ematea “2.3.2 Bigarren zikloko titulazioak” atalean, Lehen Hezkuntzako Maistra Gradua, ingelesezko hezkuntzako aipamenarekin, egiaztatu ondoren.

Egiaztapen hori ikusita, errekurtsogileak lehiaketaldiaren amaieran puntuazio hau izan behar zuen:

Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

Puntuazioa guztira 7,6789 (I. atala “Aitzineko esperientzia irakaskuntzan”: 4,6789. II. Atala “Ikasketak”: 2,000 puntu. III. Atala “Beste merezimendu batzuk”: 1,0000 puntu).

Puntuazio berri horrekin, Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendatik kanpo geratzen da Miriam Soto Campos andrea, zerrenda horretan 2. lekuan dagoelarik azken osoko puntuazioa 7,1116 duela, eta Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko oposizio-lehiaketako hautatutako izangaien zerrenda osatzera igarotzen da, 63. postuan, 7,5116 puntu dituela, lehiaketa eta oposizio aldiak gehitu ondoren.

Horregatik, egokia da, lehen-lehenik, Naiara Ortiz Villanueva andrea baztertzea maisu-maistren kidegoan Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrendatik, espezialitate horretan lanpostua erdietsi duten gaindituen arteko azkena izanik, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 17an emandako 388/2019 Ebazpenean ezarritakoaren ondorioz; ebazpen hark gauzatzen zuen Hezkuntzako kontseilariak emandako urtarrilaren 29ko 23E/2020 Foru Agindua, Maria Josefa Echeverría Ruiz andrea baztertzen zuena Lehen Hezkuntzako Gaztelaniako espezialitateko hautapen-prozedurako azken postutik.

Bigarrenik, egokia da ondoriorik gabe uztea Naiara Ortiz Villanueva andreari praktiketako funtzionario gisa egindako destino esleipena, eta beraz, irakasle lanpostura igarotzen da Lehen Hezkuntzako (gaztelania) espezialitatean, aldi bateko kontratatu gisa, Beriaingo Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Miriam Soto Campos andrea izangai gainditu deklaratzea maisu-maistren kidegoan Lehen Hezkuntza espezialitatean (gaztelania) sartzeko oposizio-lehiaketan, txanda irekiko prozeduran, guztira 7,5116 punturekin, eta 63. postua duela oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrendan.

2. Naiara Ortiz Villanueva andrea baztertzea Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko maisu-maistren kidegoko txanda irekiko prozeduran sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrendatik.

3. Praktiketako funtzionarioaren destinoa ematea Miriam Soto Campos andreari Barañaingo Haur eta Lehen Hezkuntzako “Eulza” Ikastetxe Publikoan, ondorioak 2019ko irailaren 1etik dituela.

4. Ondoriorik gabe uztea Naiara Ortiz Villanueva andrearen destinoa praktiketako funtzionario gisa, 2019ko irailaren 1eko ondorioekin.

5. Naiara Ortiz Villanueva andrea kontratatzea maistra lanposturako, Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean, Beriaingo Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan, 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

6. Naiara Ortiz Villanueva andrea sartzea maisu-maistren kidegoko Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko aldi baterako kontrataziorako lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, 1. postuan, puntuazioa 7,1756 duela.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Langileen Kontrataziorako Atalera, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura eta interesdunei, azken horiei adieraziz, ebazpen honen kontra, gora jotzeko helegitea aurkezten ahal dutela Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariaren aurrean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko otsailaren 17an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2002576