49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-O-1069

Koldo Vicente Eseverrik honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Koldo Vicente Eseverri.

Xedea: Arditarako nabea eta gaztandegia eraikitzea.

Ibilgua: Anduña ibaia, Eterrekako sakana.

Alderdia: Ituzkia.

Udalerria: Otsagabia (Nafarroa).

Hona zertan datzan eskatutako jarduketa: abeltzaintzarako nabe bat eraikitzea Otsagabiako (Nafarroa) udal-mugarteko 3. poligonoko 62. lurzatian, Eterrekako sakanaren ezkerraldean eta Anduña ibaiaren eskuinaldean, bi ibilguek bat egiten duten gunetik uretan gora. Nabeak 480 m²-ko azalera izanen du, eta ardiak hazteko eta gaztak egiteko erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 6an.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002506