49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren jabegokoak izan eta Arrosadia-Lezkairuko birpartzelazioak eragindako L10-1 eta L10-2 lurzatien portzentaje zatiezinak besterentzea

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2020ko otsailaren 17an:

JOB 17-FEB-20 (12/US).

“Ikusirik José Ignacio Vivas Soler jaunak ‘Intercentros Ballesol, SA’, ordezkatuz 2019ko abenduaren 12an aurkeztutako eskaera; ikusirik zuzenean besterentzeko hitzarmen-proposamena, eta bat etorrita 2020ko otsailaren 5eko txosten juridikoarekin eta balorazioen gaineko 2020ko otsailaren 7ko txosten teknikoarekin, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Besterengarri aitortzea Iruñeko Udal Planaren ARS-3 birpartzelatzeko proiektuan jasota dauden eta Iruñeko Udalaren jabegokoak diren L-10.1 lurzatiaren % 2,42 eta L-10.2 lurzatiaren % 4,78.

2. Hasiera batez onestea Iruñeko Udalak eta ‘Intercentros Ballesol, SA-k’ sinatutako hitzarmena Iruñeko Udal Planaren ARS-3 birpartzelatzeko proiektuan jasota dauden Lezkairuko L-10.1 eta L-10.2 lurzatietan Udalak duen parte-hartzea zuzenean besterentzeko.

3. Espedientea jendaurrean paratzea, hogei eguneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aitzina, eta erabakia gaiak ukitzen dituenei jakinaraztea.

4. Jakinarazpena egitea Intercentros Ballesol, SA-ri eta Iruñeko Udaleko Ondare Zerbitzuari.”

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Iruñean, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2003324