49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Aldaketa, 2020rako ur horniduraren tasetan eta estolderiaren eta hondakin uren arazketaren tasetan. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2020ko otsailaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen tarifen aldaketa ur horniduragatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan; 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Xabierren, 2020ko otsailaren 18an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2002588