49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

365/2020 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 7E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

Tania Del Peral Malagón andreak parte hartu zuen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako txanda irekiko hautapen prozeduran, maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza (gaztelania), Lehen Hezkuntza (gaztelania) eta Atzerriko Hizkuntza Ingelesa (gaztelania) espezialitateetan.

2019ko abuztuaren 13an, Tania Del Peral Malagón andreak, Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitateari dagokionez soilik, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa).

Espezialitate eta hizkuntza horretako deialdian sartu zen lanpostu kopurua honako hau zen: 3 lanpostu desgaitasuna duten pertsonendako erreserba prozedurarako eta 38 lanpostu txanda irekiko prozedurarako.

Aipatutako hautapen prozedura amaitu ondoren, 41 lanpostu bete ziren, guztiak txanda irekikoak, eta ez zen lanposturik bete desgaitasuna duten pertsonendako erreserba prozeduraren bidez.

Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 20an emandako 7E/2020 Foru Aginduaren bidez ontzat jo zen Tania Del Peral Malagón andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa).

Foru Agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agintzen dio aldatzeko Tania Del Peral Malagón andreak Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean lortutako puntuazioak, zuzenbideko oinarrietan jasotzen denaren arabera, eta ildo beretik, egokitzeko Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1156/2018 Ebazpenetik eratorritako ebazpenak (Ebazpen horren bidez onartu zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko lanpostuetarako).

4. Zuzenbideko Oinarriak ezartzen du errekurtsogileak eskatu zuela puntu bat gehiago emateko Ingeles Ikasketen Graduko titulazioari zegokionez. Hala ere, Tania Del Peral Malagón andrearen espedientetik ondorioztatzen denez, titulazio hori ez da balioetsi. Arautegiaren arabera “Mailako unibertsitate-titulu ofizialaren fotokopia aurkezteak ekarriko duen gauza bakarra da bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioaren onarpena”. Errekurtsogileak Ingeles Ikasketen Graduko titulua aurkeztu ondoren, Administrazioak puntu bat eman behar zion II. “Ikasketak” ataleko 2.3.2 atalean, “bigarren zikloko titulazioak” izenekoan. Egiaztapen hori ikusita, errekurtsogileak lehiaketaldiaren amaieran puntuazio hau izan behar zuen:

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz):

Puntuazioa guztira 8,3040 (I. atala “Aitzineko esperientzia irakaskuntzan”: 3,3040. II. Atala. “Ikasketak”: 3,2500 puntu. III. Atala. ”Beste merezimendu batzuk”: 1,7500 puntu).

Puntuazio berri horrekin, Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendatik kanpo geratzen da Tania Del Peral Malagón andrea, zerrenda horretan 1 lekuan dagoelarik azken osoko puntuazioa 7,7486 duela, eta Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko oposizio-lehiaketako hautatutako izangaien zerrenda osatzera igarotzen da, 24. postuan, 8,1486 puntu dituela, lehiaketa eta oposizio aldiak gehitu ondoren.

Horregatik, egokia da, lehenik eta behin, Arantza García Pardo andrea baztertzea maisu-maistren kidegoan Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrendatik, espezialitate horretako lanpostua erdietsi duten gaindituetatik azkena delako bera, eta bigarrenik, ondoriorik gabe uztea Arantza García Pardo andrearen destino esleipena praktiketako funtzionario gisa, era horretan, igarotzen delarik maistra lanpostura, Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean, Sarrigurengo “Hermanas Uriz Pi” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Tania Del Peral Malagón andre izangaiaren puntuazioa aldatzea, Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 20an emandako 7E/2020 Foru Aginduko 4. Zuzenbideko Oinarrian ezartzen denaren arabera.

2. Tania Del Peral Malagón andrea izangai gainditu deklaratzea maisu-maistren kidegoan Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean sartzeko oposizio-lehiaketan, txanda irekiko prozeduran, 24. postuan, azken osoko puntuazioa 8,1486 duela, lehiaketa eta oposizio aldiak gehitu ondoren.

3. Tania Del Peral Malagón andrea praktiketako funtzionario izendatzea, 2019ko irailaren 1eko ondorioekin, destinoa Sarrigurengo Haur eta Lehen Hezkuntzako “Hermanas Uriz Pi” Ikastetxe Publikoan duela.

4. Arantza García Pardo baztertzea maisu-maistren kidegoan Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean txanda irekiko prozeduran sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrendatik.

5. Ondoriorik gabe uztea Arantza García Pardo andrearen destinoa praktiketako funtzionario gisa, 2019ko irailaren 1eko ondorioekin.

6. Arantza García Pardo sartzea maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitateko lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, puntuazioa 7,7545koa duela.

7. Arantza García Pardo andrea kontratatzea maistra lanposturako, Haur Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean, Sarrigurengo Haur eta Lehen Hezkuntzako “Hermanas Uriz Pi” Ikastetxe Publikoan, 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Ebazpen hau helaraztea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Sarrigurengo Haur eta Lehen Hezkuntzako “Hermanas Uriz Pi” Ikastetxe Publikora, Arantza García Pardo andreari eta Tania Del Peral Malagón andreari, interesdunei jakinaraziz Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko otsailaren 17an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2002573